97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 13.982,13 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2017ko gastuen aurrekontuko 3420,63200 (Obrak udal igerilekuetan) partidari dagokionez. Partida baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betikoz onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2017ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1705830