97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko ekainaren 30ean bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko maiatzaren 3an iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Melidan, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1705182