97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jardueretako tasak, aisialdi sortzaileko tailerrenak eta antzekoenak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aisialdi sortzaileko tailerren eta antzekoen jardueretako tasak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da besterik gabe.

Uharten, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1705231