97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2017ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garden, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarries.

Iragarkiaren kodea: L1705174