97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Ordenantza fiskala, Udalaren material berariazkoa saltzeagatik eta Udalak kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatutako ikuskizun eta jardueretara joateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2017ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskala, Udalaren material berariazkoa saltzeagatik eta Udalak kultura, kirol edo gizarte arloetan antolatutako ikuskizun eta jardueretara joateagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena (2017ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

“ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MATERIAL BERARIAZKOA SALTZEAGATIK ETA UDALAK KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN ANTOLATUTAKO IKUSKIZUN ETA JARDUERETARA JOATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

XEDAPEN OROKORRA

1 artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

–Udal gauzak eta argitalpenak erostea.

–Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloetako ikuskizun eta jardueretara joatea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra honelakoetan sortuko da:

–Ordenantza honetan agertzen diren gauza, material eta argitalpenetako edozein eskatze hutsagatik.

–Udalak kultur, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, beste prezio publiko edo udal tasa batzuk aplikatzeko beste arau batzuetan sartuta ez daudenean.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordaindu beharreko zerbitzu edo jardueren onura jasotzen duten pertsona natural edo juridikoak izanen dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

5.1. Udalaren berariazko materialaren salmenta.

–Oltza Zendeako festetako lepoko zapia, armarri brodatuduna, erostea: 3 euro.

–Oltza Zendean bildutako ondare immaterialaren DVDa erostea: 5 euro.

–Bestelakoak: beste gauza, material edo argitalpen batzuen salmenta prezioa kasu bakoitzeko organo eskudunak ezarriko du, kostuak zehazteko azterlan ekonomiko-finantzarioaren arabera.

5.2. Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloetako ikuskizun eta jardueretako, zinemako, antzerkiko eta kontzertuetako sarrerak.

Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloetako ikuskizun eta jardueretako, zinemako, antzerkiko eta kontzertuetako sarrerak kasu bakoitzeko organo eskudunak ezarriko du, kostuak zehazteko azterlan ekonomiko-finantzarioaren arabera.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Prezio publikoa sortutzat joko da honelakoetan:

–Ordenantza honen xedeko materiala erostea udal bulegoetan.

–Ordenantza honen xedeko sarrerak, matrikulak edo antzekoak hartzea.

Prezio publikoa autolikidazio araubidean eskatzen ahalko da.

7. artikulua. Ordenantza honetan ageri den zerga-egitateari loturiko eskabideen erregistroaz arduratzen diren funtzionarioek eskatzen diren material, sarrera, matrikula edo antzeko guztien eta bildutako prezio publikoen kontua eramanen dute, eta egunero eginen dute diru-sarrera, dagozkien likidazioekin, udal gordailuzaintzan.

Arau-hauste eta zehapenak

8. artikulua. Ordenantza honetan ageri den zerga-egitateari loturiko eskabideen erregistroaz arduratzen diren funtzionarioak eta udal gordailuzaintzaren arduradunak izanen dira iruzurraren erantzule. Iruzurra indarra duten xedapenetan aurreikusitako eran zigortuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.”

Iragarkiaren kodea: L1704342