97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2017ko lan egutegia

Basaburuko Udalak, 2017ko apirilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, onartu zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2017ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 14a: Tokiko besta.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 4a: Nafarroaren Egunaren (San Frantzisko Xabierkoa) ondoko astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberria.

Gainera 3 jaiegun gehiago ezarri dira herriko bestak direla-eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udala jendearendako itxiko. Hortaz gain eta jardunaldia osatzeko 14 ordu eta 30 minutuko poltsa sortzen da 2017. urtean.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2017an epeak kontatzeari dagokionez, larunbata eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emanen dituzte, gisa honetan: gutxienez 20 eguneko oporraldi luze bat edo bi uda garaian (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) eta 7 egun solte urtean zehar, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean. Bestelako egoera zehatz eta ez ohikoetarako berariazko baimena beharko da.

Langileen opor datak martxoaren 31rako egongo dira zehaztuak. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik esaten bada eta zerbitzuko beharrek hala uzten badute, aldatzen ahalko dira.

Urte bakoitzeko oporrak urte naturalean gozatuko dira edo hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 31 arte.

Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

A.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, ordutegi malgutasuna honelaxe finkatu delarik: 07:00etatik 16:00etara bitarte.

B.–Erregistro orokorra 9:30etik 13:30ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

C.–Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Jauntsaratsen, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1705223