97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun azterlana, Udal Planeko 1. sektoreko 10B etxesailaren esparruan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea xehetasun azterlana Aiegiko Udal Planaren 1. sektoreko 10B etxesailaren esparruan, Aiegiko hiri-lurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1255., 1256., 1257., 1258., 1259., 1260., 1261. eta 1262. lurzatiei dagokiena (Merindad de Tudela kaleko 19., 21., 23., 25., 27., 29., 31. eta 33.ean), Alfredo Irigoyen Garcíak eta beste batzuek sustatua eta Carlos Navarro Gutiérrez arkitektoak prestatua. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluarekin bat.

2.–Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie xehetasun azterlanak zuzenean ukitutako jabeei eta gainerako interesdunei.

Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurrean egon dadin jarritako epean.

Aiegin, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1705246