97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Birzatiketa proiektua, Udal Plan Orokorreko UE-10 exekuzio unitatean (Iratxeko Monasterioaren ingurunea). Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea birzatitzeko proiektua Aiegiko Udal Plan Orokorreko UE-10 exekuzio unitatean (Iratxeko Monasterioaren ingurunea), aipatu unitateko konpentsazio batzordeak sustatua eta Ignacio Azcarate Seminario eta Emilio Artacho Barrasa arkitektoek eta Silvia Sánchez Soto abokatuak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 149., 150., 151. eta 163. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

2.–Hasiera batez onetsi den urbanizazio proiektu hori jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako, iragarkiak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie UE-10 exekuzio unitatearen lurralde eremuko jabeei eta zuzenean ukitutako gainerako interesdunei.

Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurrean egon dadin jarritako epean.

3.–Birzatiketa proiektua behin betikoz onesteko aurkezten den agiriarekin batera, hura prestatzen dutenek azalpen-agiri bat ere aurkeztu beharko dute udal bulegoetan Miguel Ángel Casado Larrasoain udal arkitektoak 2017ko apirilaren 25eko 49-2017 txostenean agertutako zuzenketekin.

Aiegin, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1705241