97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Kudeaketa hitzarmena, 5. poligonoko 543. lurzatiaren 4D-3B azpiunitatean. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko otsailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jesús María Calavia Irisarrirekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, katastroko 5. poligonoko 543. lurzatiaren 4D-3B azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 13 B zenbakiari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 7. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen, eta bitarte horretan inork ez zuen iradokizunik aurkeztu. Halaber, aipatu legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, interesdunek bidezko iruditzen zitzaizkien oharrak edo alegazioak aurkez zitzaten. Inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Arguedasko Udalak, 2017ko apirilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Jesús María Calavia Irisarrirekiko kudeaketa hitzarmena, katastroko 5. poligonoko 543. lurzatiaren 4D-3C azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 13. zenbakiari dagokiona.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikulua eta hurrengoak bete beharrez.

Arguedasen, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1705255