97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

161/2017 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez zehazten da Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateetan hutsik dauden ikaspostuen urteko eskaintza, eta finkatzen da bi espezialitateetan sartzeko probaren musika lanen errepertorioa.

Abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen musikako ikasketa profesionalen curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dira. Aipatu errege dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duenez, hezkuntzako administrazioei dagokie ikasleen matrikulazio prozesuak arautzea.

Nafarroako Foru Komunitaterako musikako ikasketa profesionalen curriculuma ezarri zuen ekainaren 29ko 21/2007 Foru Dekretuaren 10. artikuluak adierazten du Hezkuntza Departamentuak arautuko dituela ikasleen matrikulazio prozesuak.

Halaber, musikako ikasketa profesionaletan sartzea arautzen duen ekainaren 29ko 78/2007 Foru Aginduaren 10. artikuluak adierazten du Hezkuntza Departamentuak bere eskumeneko ikastetxeetan hutsik dauden ikaspostuen kopurua ezarri ahal izanen duela espezialitate eta ikasmaila bakoitzerako.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 436/2008 Ebazpenaren bidez (ekainaren 14ko 321/2013 Ebazpenak eta maiatzaren 15eko 178/2015 Ebazpenak aldatua), Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean espezialitateetan hutsik dauden ikaspostuen urteko eskaintza zehaztu zen, eta Hezkuntza Departamentuari baimena eman zitzaion haiek malgutzeko.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 2ko 54/2017 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntzako Departamentuari baimena eman zitzaion Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko musikako ikasketa profesionaletan, eta espezialitate horien egitura eta ordutegia ezarri ziren.

Arte Ikasketen Atalaren txostena ikusita, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean ezarritako Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateetako ikaspostu kopuruari eta lehenbiziko ikasmailan sartzeko probaren musika lanen errepertorioari buruz, bidezko da kontserbatorio horretako ikaspostuen urteko eskaintza onestea eta bi espezialitateetako lehenbiziko ikasmailan sartzeko probaren musika lanak argitaratzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionaleko musikako ikasketa profesionaletan, Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateetako ikasmaila bakoitzean hutsik dauden ikaspostuen urteko eskaintza onestea. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira.

2. Oro har, I. eranskinean adierazitakoa izanen da musikako ikasketa profesionalen lehenbiziko ikasmailara sarrera probaren bidez sartzen diren ikasleendako espezialitate bakoitzerako ikaspostuen urteko eskaintza.

3. Baxu Elektrikoa eta Gitarra Elektrikoa espezialitateetako lehenbiziko ikasmailan sartzeko probaren A. ataleko musika lanen errepertorioa argitaratzea. II. eranskinean azaltzen da.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Arte Ikasketen Atalera eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 8an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

Akordeoia

6

Harpa

3

Baxu Elektrikoa

1

Kantua

6

Klarinetea

6

Klabezina

3

Kontrabaxua

6

Fagota

6

Moko txirula

3

Zeharkako txirula

6

Gitarra

6

Gitarra elektrikoa

3

Oboea

6

Organoa

3

Perkusioa

6

Pianoa

15

Saxofoia

6

Tronboia

6

Tronpa

6

Tronpeta

6

Tuba

6

Txistua

3

Biola

6

Biolina

12

Biolontxeloa

6

GUZTIRA

142

II. ERANSKINA

Musikako ikasketa profesionaletako lehenbiziko ikasmailan sartzeko probaren a) ataleko musika lanen errepertorioa, espezialitateka:

Espezialitatea: Baxu Elektrikoa.

–Reggaea / Popa / Latin popa / Funka / Rocka:

  • I Shot de Sheriff (Bob Marley).
  • Crazy little thing called love (Queen).
  • Oye como va (Carlos Santana).
  • I feel good (James Brown).
  • Sunshine of your love (Cream).

–Blues jazza / Bluesa:

  • Tenor madness (Sonny Rollins).
  • The thrill is gone (B.B. King).

–Jazza:

  • Autumn Leaves (Johnny Mercer).
  • So what (Miles Davis).

Espezialitatea: Gitarra Elektrikoa.

–Popa / Rocka / Reggaea:

  • I Shot de Sheriff (Bob Marley).
  • Cocaine (J.J. Cale).
  • Oye como va (Carlos Santana).
  • You shock me all night long (AC/DC).
  • Sunshine of your love(Clapton).

–Bluesa:

  • Hide Away (Freddie King).
  • Tenor Madness (S. Rollins).
  • The thrill is gone (B.B. King).

–Jazza:

  • Autumn Leaves (Jonny Mercer).
  • Blue Bossa (Kenny Dorham).

Iragarkiaren kodea: F1705668