97. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

355/2017 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Herri Lanetako zuzendari nagusiak emana, “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktetarako deia egiten duena.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren apirilaren 3ko 57/2017 Ebazpenaren bidez, “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak” izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea ebatzi eta proiektu hori behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 12an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa), “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez (Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala ezartzen baitu) eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2017ko ekainaren 21ean, 22an eta 23an Ultzamako eta Baztango udaletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, okupaziokoak egiteko.

2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean eta Ultzamako eta Baztango udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Ultzamako eta Baztango Udalei eta Eraikuntza Zerbitzuari (Ukipen eta Balorazioen Bulegoari) igortzea.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Herri Lanetako zuzendari nagusia, Ignacio Nagore Laín.

Iragarkiaren kodea: F1705565