96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

389/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duena.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 19ko 81/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren.

Estatutu horien 68. artikuluak Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritza ospitaleguneko zuzendaritza eta kudeaketa organo gisa aurreikusten du. Halaber, haren aurreko izena aldatzen du, hots, Erizaintzako Zuzendaritza.

Bestalde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 19.2 artikuluak ezartzen duenez, zerbitzu asistentzialak, atalak eta unitateak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko dira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Zehazki, Nafarroako Ospitaleguneari dagokionez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zein irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, osasun zainketen beste azpizuzendaritza bat sortu zuten. Hortaz, hiru azpizuzendaritza izan ziren guztira. Aldaketa horrek berarekin dakar zainketen erizaintza arloak beste era batera banatzea.

Bestalde, Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzak aldaketa bat proposatu zuen zainketen erizaintza arloetako bakoitzari erizaintza unitateak atxikitzen zaizkion moduan, helburu hauek bete zitezen: arlo bakoitzak bere gain hartzen duen lan karga ahalik eta parekoena izatea; antzeko prozesuen bidez bateratzea arloak; eta, azkenik, ezaugarri eta eduki antzekoa duten unitateak erizaintza unitateko burutza bakar baten ardurapean elkartzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzea.

2. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren egitura.

Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzak erantzukizun maila hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko Zuzendariordetza.

b) Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetza.

c) Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen Zuzendariordetza Asistentziala.

d) Zainketen erizaintza arloko burutzak.

e) Erizaintza guardiako burutzak.

f) Erizaintza unitateko burutzak.

3. artikulua. Zainketen azpizuzendaritzen titularren eginkizunak.

Zainketen azpizuzendaritzen titularrek eginkizun hauek dituzte:

a) Atxikiak dituzten erizaintza unitateen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

b) Bere jarduketa eremuko langileen jarduerak (arreta eta zainketakoak) sustatu eta ebaluatzea.

c) Giza baliabideen eta baliabide materialen beharrak eta bitartekoak koordinatzea.

d) Arlo eta unitate klinikoetako erizaintzako arduradunen jarduna antolatzea, eta langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

e) Nafarroako Ospitaleguneko Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak agintzen dizkion gainerakoak.

4. artikulua. Zainketen azpizuzendaritzen egitura orokorra.

1. Zainketen azpiegiturek egitura hau izanen dute beren eginkizunak betetzeko:

a) Zainketen erizaintza arloko burutzak.

b) Erizaintza Unitateko burutzak.

2. Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzak, gainera, erizaintzako guardien burutzak izanen ditu bere egituran.

5. artikulua. Zainketen erizaintza arloko burutzen eginkizunak.

Zainketen erizaintza arloko buruen titularrek eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Bere arloko erizaintza unitateak eta haietako langileen jarduera kudeatzea.

b) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun-laguntza eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

c) Bere ardurapeko arloa osatzen duten erizaintza unitateetako buruen jarduna koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea eriei ematen zaien osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

d) Osasun Zainketen Zuzendaritzak ezarritako helburuak, politikak eta arauak bete daitezen arduratzea.

e) Erizaintzako Zuzendaritzari eta kasuan kasuko Zuzendariordetzari urtero helburuak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea.

f) Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak edo kasuan kasuko zainketen azpizuzendaritzaren titularrak agintzen dizkioten gainerakoak.

6. artikulua. Erizaintzako guardiako burutzen eginkizunak.

Erizaintzako guardiako buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Osasun Zainketen Zuzendaritzari atxikitako langileen laguntza orokorraren erantzukizuna beren gain hartzea, guardiako txandak dirauen bitartean.

b) Zainketen estaldura egokia bermatzea, Osasun Zainketen Zuzendaritzako langileak esleituz, jardueraren arabera, eta, behar izanez gero, guardiako txandan dauden langileen mobilizazioa baloratuz.

c) Langile sartu berriei argibideak ematea, unitateko burutzen titularrak kanpoan direnean.

d) Osasun laguntzaren kalitatearen kalterako izan daitekeen gorabeheraren bat presaz konpondu beharra dagoenean egoera koordinatzea eta erabakiak hartzea.

e) Erien zainketan eragina duten afera guztiak kudeatzea.

f) Osasun Zainketaren Zuzendaritzak ezarritako helburuak, politikak eta arauak bete daitezen arduratzea.

g) Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak edo Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzaren titularrak agintzen dizkioten gainerakoak.

7. artikulua. Erizaintza unitateetako buruen titularren eginkizunak.

Erizaintza unitateetako buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Unitatea eta hura osatzen duten langileak kudeatzea.

b) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun-laguntza eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

c) Esleitutako langileak koordinatzea, irizpide bateratuak bermatuz pazientea zaindu eta laguntzeko alderdirik garrantzizkoenetan.

d) Zuzendaritzarekin aritzea helburuak formalizatzen eta urteko ebaluazioa egiten.

e) Osasun Zainketen Zuzendaritzak ezarritako helburuak, politikak eta arauak bete daitezen arduratzea.

f) Osasun Zainketen Zuzendaritzaren titularrak edo kasuan kasuko zainketen erizaintza arloko burutzaren edo azpizuzendaritzaren titularrak agintzen dizkioten gainerakoak.

8. artikulua. Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko Zuzendariordetzaren egitura.

Zainketa Anbulatorioen eta Diagnostikoan Laguntzeko Zuzendariordetzak zainketen erizaintza arlo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloa.

b) Zainketetako eta Laguntza Terapeutikoko Erizaintza Arloa.

c) Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloa.

d) Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloa.

9. artikulua. Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu ospitalez kanpoko kontsultak (Vianako Printzea Espezialitate Zentrokoak, San Martin Doktorea osasun etxekoak, Oliveto Kondea osasun etxekoak eta Tafallako anbulatoriokoak) eta ospitale barneko kontsultak (A eta B zentroetakoak).

2. Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Erizaintzako I. Unitatea.

b) Erizaintzako II. Unitatea.

c) Erizaintzako III. Unitatea.

d) Erizaintzako IV. Unitatea.

e) Erizaintzako V. Unitatea.

f) Araubide Anbulatorioko Erizaintza Unitatea.

10. artikulua. Zainketetako eta Laguntza Terapeutikoko Erizaintza Arloaren egitura.

1. Zainketetako eta Laguntza Terapeutikoko Erizaintza Arloak bere baitan dituen unitateek osasun laguntza espezializatua ematen diete pazienteei eta baliabideak ezartzen dituzte tratamendurako.

2. Zainketetako eta Laguntza Terapeutikoko Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Errehabilitazioko Erizaintzako I. Unitatea.

b) Errehabilitazioko Erizaintzako II. Unitatea.

c) Ubarmingo Errehabilitazioko Erizaintza Unitatea.

d) Farmaziako Erizaintza Unitatea.

e) Dialisiko Erizaintzako I. Unitatea.

f) Dialisiko Erizaintzako II. Unitatea.

11. artikulua. Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloaren egitura.

1. Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu diagnostikorako, pronostikorako eta tratamendurako baliabideak dituzten unitateak.

2. Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Erradiodiagnostikoko Erizaintzako I. Unitatea.

b) Erradiodiagnostikoko Erizaintzako II. Unitatea.

c) Erradiodiagnostikoko Erizaintzako III. Unitatea.

d) Prozesu Hematologikoetako Erizaintza Unitatea.

e) Analisi Klinikoetako Erizaintza Unitatea.

f) Mikrobiologia eta Genetikako Erizaintza Unitatea.

g) Preanalitika eta Kalitatearen Kudeaketaren Erizaintza Unitatea.

h) Anatomia Patologikoaren Erizaintza Unitatea.

12. artikulua. Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloaren egitura.

1. Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituen erizaintza unitateek honako helburu hauek dituzte: ezagutza kudeatzea, profesionalen produkzio-sareak eraikitzea, lanbide-garapena indartzea, laguntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren jarduerak sustatu eta ebaluatzea eta kudeaketa-lanetan laguntza ematea, informazio-sistemen garapenean lagunduz.

2. Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Etengabeko Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerketarako Erizaintza Unitatea.

b) Zainketen Kalitate eta Informazio-sistemetarako Erizaintza Unitatea.

13. artikulua. Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzaren egitura.

Prozesu Kirurgikoen Zainketen eta Baliabide Materialen Zuzendariordetzak zainketen erizaintza arlo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloa.

b) Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Erizaintza Arloa.

c) Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloa.

d) Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloa.

14. artikulua. Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu eriari egin beharreko prozedura eta zainketa kirurgikoak burutzeko erabiltzen diren operazio gela eta egitura guztiak.

2. Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako I. Unitatea.

b) Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako I. Unitatea.

c) Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako I. Unitatea.

d) Esterilizazioko Erizaintzako I. Unitatea.

e) Ama-haurren Operazio Gelako Erizaintza Unitatea.

f) Haurren Operazio Gelako eta ospitaleratu gabeko Kirurgia eta Anestesiako Unitatea.

g) Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako II. Unitatea.

h) Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako II. Unitatea.

i) Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako II. Unitatea.

j) Esterilizazioko II.aren eta Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Erizaintza Unitatea.

15. artikulua. Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu, batetik, gainerako zerbitzuei laguntza eta baliabideak ematen dizkieten unitateak, eta bestetik, dietetika unitateetako teknikari espezialistak, eta baliabide materialen jarraipena egiten du.

2. Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Zeladoreen Erizaintzako I. Unitatea.

b) Zeladoreen Erizaintzako II. Unitatea.

c) Dietetikako Erizaintza Unitatea.

d) Pool eta Guardiako Buruen Koordinaziorako Erizaintza Unitatea.

16. artikulua. Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu eriei, ospitaleratuta edo ospitaleratu gabe, behar asistentzial eta zaintzakoetarako arreta ematen dieten unitateak, eta, bestetik, kirurgia eta errehabilitazioko prozedurak burutzeko behar diren egiturak, lokomozio aparatuarekin zerikusia duten prozesu kirurgikoen (nagusiki) arreta eta zainketetarako.

2. Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Ubarmingo 3. Solairuko Erizaintza Unitatea.

b) Ubarmingo 4. Solairuko Erizaintza Unitatea.

c) Ubarmingo 5. Solairuko Erizaintza Unitatea.

d) Ubarmingo Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitatea.

e) Ubarmingo Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatea.

f) Ubarmingo Kanpoko Kontsultetako Erizaintza Unitatea.

17. artikulua. Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan dituen unitateek egoera kritikoan eta urgentziazkoetan dauden eriei ematen diete arreta.

2. Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Intentsiboetako I. Erizaintza Unitatea.

b) Zainketa Intentsiboetako II. Erizaintza Unitatea.

c) Larrialdietako Erizaintzako I. Unitatea.

d) Larrialdietako Erizaintzako II. Unitatea.

18. artikulua. Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetzaren egitura.

Ospitalizazioko eta Urgentziazko Prozesuen Zuzendariordetzak zainketen erizaintza arlo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Prozesu Kirurgikoetako Zainketen Erizaintza Arloa.

b) Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloa.

c) Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloa.

d) Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloa.

e) Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloa.

19. artikulua. Prozesu Kirurgikoetako Zainketen Erizaintza Arloren egitura.

1. Prozesu Kirurgikoetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituen unitateek osasun laguntza eta zainketak ematen dizkiete batez ere prozesu kirurgikoetarako ospitaleratzen diren eriei.

2. Prozesu Kirurgikoetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) H-3 Solairuko Erizaintza Unitatea.

b) N1 Solairuko Erizaintza Unitatea.

c) N2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

d) N3 Solairuko Erizaintza Unitatea.

e) 2-G Solairuko Erizaintza Unitatea.

f) 3-G Solairuko Erizaintza Unitatea.

g) 4-G Solairuko Erizaintza Unitatea.

20. artikulua. Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloren egitura.

1. Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu, batetik, prozesu mediko akutu edo kronikoengatik ospitaleratzen diren eriei osasun laguntza eta zainketak ematen dizkieten unitateak, eta bestetik, etxeko ospitalizazioko unitatea.

2. Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) H-2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

b) E-1 Solairuko Erizaintza Unitatea.

c) E-2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

d) 5-G Solairuko Erizaintza Unitatea.

e) 6-G Solairuko Erizaintza Unitatea.

f) Paziente Kronikoaren Unitateko eta Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintzako Unitatea.

g) Psikiatriako Erizaintzako I. Unitatea.

h) Psikiatriako Erizaintzako II. Unitatea.

21. artikulua. Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloaren egitura.

1. Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu, batetik, prozesu mediko akutu edo kronikoengatik ospitaleratzen diren eriei osasun laguntza eta zainketak ematen dizkieten unitateak, eta bestetik, eguneko ospitalizazioko unitatea.

2. Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) C-3 Solairuko Erizaintza Unitatea.

b) C-2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

c) Eguneko Ospitalizaziorako Erizaintza Unitatea.

d) D-2 Solairuko Erizaintza Unitatea.

e) Erradioterapia, Erradiofisika eta Medikuntza Nuklearreko Erizaintza Unitatea.

22. artikulua. Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloaren egitura.

1. Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituen unitateek osasun laguntza eta zainketak ematen dizkiete emakumeei, baita ama-haurren ospitaleratzean behar direnak eta haurrek urgentziaz behar duten laguntza kritikoa ere.

2. Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) 1-M Solairuko Erizaintza Unitatea.

b) 2-M Solairuko Erizaintza Unitatea.

c) 3-M Solairuko Erizaintza Unitatea.

d) Ospitaleratze Pediatrikoko Erizaintza Unitatea.

e) Neonatologiako eta Zainketa Pediatriko Intentsiboetako Erizaintza Unitatea.

f) Pediatriako Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

g) Kontsulten eta Pediatriako Eguneko Ospitalearen Erizaintza Unitatea.

h) Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

i) Iruñeko Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren arloko Erizaintza Unitatea.

23. artikulua. Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu Arlo Kliniko Kardiologikoko erizaintza unitateak.

2. Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) D-1 Solairuko, Hemodinamikako eta Esplorazio Kardiologikoetako Erizaintza Unitatea.

b) D-3 Solairuko, Arritmietako eta Zainketa Koronarioetako Erizaintza Unitatea.

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

1. Izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Ospitaleratze Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloko buruarena, orain Prozesu Kirurgikoetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Ospitaleratze Medikoko Zainketen Erizaintza Arloko buruarena, orain Prozesu Medikoetako Zainketen II. Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Prozesu Kritikoetako Zainketen Erizaintza Arloko buruarena, orain Zainketetako eta Laguntza Terapeutikoko Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Zeharkako Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloko buruarena, orain Prozesu Medikoetako Zainketen I. Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloko buruarena, orain Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Erizaintza Arloko buruarena, orain Sostengu Prozesuetako Zainketen eta Baliabide Materialen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Farmaziako I. Erizaintza Unitateko buruarena, orain Farmaziako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Dietetika eta Proiektu Berrietarako Erizaintza Unitateko buruarena, orain Dietetikako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Esterilizazioko Erizaintzako II. Unitateko buruarena, orain Esterilizazioko II.aren eta Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Ubarmin 3ko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo 3. Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Ubarmin 5eko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo 5. Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–A-2ko Erizaintza Unitateko buruarena, orain H-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–E-1eko Erizaintza Unitateko buruarena, orain E-1 Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–E-2ko Erizaintza Unitateko buruarena, orain E-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–5-Gko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 5-G Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–6-Gko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 6-G Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintzako Unitateko buruarena, orain Paziente Kronikoaren Unitateko eta Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintzako Unitateko buru arituko baita.

–N-4ko Erizaintza Unitateko buruarena, orain C-3 Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–H-4ko Erizaintza Unitateko buruarena, orain C-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–D-2ko Erizaintza Unitateko buruarena, orain D-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–D-1eko Erizaintza Unitateko buruarena, orain D-1 Solairuko Hemodinamikako eta Esplorazio Kardiologikoetako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Zainketa Koronarioen eta Azterketen Erizaintza Unitateko buruarena, orain D-3 Solairuko, Arritmietako eta Zainketa Koronarioetako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

Bigarren xedapen gehigarria.–Burutzak betetzeko baldintzak.

1. Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitateko burutza betetzeko deialdietan, erizaintzako langileek, emaginek eta obstetrizia eta ginekologiako espezialitatea duten erizainek parte hartu ahalko dute.

2. Ondotik adierazten diren erizaintza unitateetako burutzak betetzeko prozesuan Fisioterapiako diploma edo gradua duten langileek eta fisioterapiako espezialitatea duten erizaintzako langileek parte hartu ahalko dute:

–Errehabilitazioko I. Erizaintza Unitatea.

–Errehabilitazioko II. Erizaintza Unitatea.

–Ubarmingo Errehabilitazioko Erizaintza Unitatea.

Xedapen gehigarri bakarra.–Indargabetzea.

Indargabetzen dira Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 19ko 81/2014 Foru Agindua, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duena, eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabetera hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1704986