96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 190/2017 kaleratze objektibo indibiduala

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze objektibo indibidualaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 190/2017 prozesuan ebazpena eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Hostelera Bogart SLri zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2017ko ekainaren 5eko 12:30ean 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairua) eginen den judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1705566