2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ur Batzordearen 2017ko aurrekontuan kreditu berezia sartzeko espedientea. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2017ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2017ko aurrekontu arruntean (2016tik luzatutakoan); 888.670,84 euro dira.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2017ko maiatzaren 3an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1705463