2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Udalaren 2017ko aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartzeko espedientea. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, 2017ko udal aurrekontu arruntean (2016tik luzatutakoan) kreditu bereziak sartzeko espedientea onetsi zuen.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2017ko maiatzaren 3an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1705462