2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun azterlana, igogailua paratzeko Iruñeko etorbideko 2. zenbakian (HAPOko UC-54). Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2017ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, 35. poligonoko 4. lurzatian (Tafallako HAPOko UC-54 unitatea), oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko, Iruñeko etorbideko 2. zenbakiko eraikinean; azterlana Iruñeko etorbideko 2. zenbakiko jabekideek aurkeztu zuten, 2016ko abenduaren 2an (sarrera erregistroko zenbakia: 5.989), honako helburu honekin: lurzatiaren barne lerrokadurak aldatu eta eraikina handitzea, barneko patioko zati bat hartuz eta eremu publikoa ukitu gabe, igogailua paratzeko.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76. eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.
Onesteko egintzaren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:
Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Tafallan, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
ERANSKINA
Araudi berria eta planoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1705746