96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun azterlana, HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-8 oinarrizko unitatean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2017ko apirilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Tafallako HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-8 oinarrizko unitatearen xehetasuna azterlanaren testu bategina, Ramón García Astizek aurkeztua, Jesús M.ª Angós Jaso eta ISGA Inmuebles SA ordezkatuz, 2017ko otsailaren 14an (sarrera erregistroko zenbakia: 834).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76. eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.

Onesteko egintzaren kontra honako errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Tafallan, 2017ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana, HAPOko AR-2 banaketa eremuko plan partzialaren UB-8 oinarrizko unitatean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1705658