2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Aldaketa Iguzkitzako Barrutiko Udal Planean. Hasierako onespena
Iguzkitzako Udalak, 2017ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zuen espedientea, AH-I.2 eremu homogeneoko U.A. 2.11a eta U.A.2.11b unitateei eragiten dien Iguzkitzako Barrutiko Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketei buruzkoa, Ángel Rodríguez Elvirak sustatua; hori guztia, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Jarraian ematen da haren xedapena.
Iguzkitzan, 2017ko maiatzaren 11an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.
ERANSKINA
Aldaketa Iguzkitzako Barrutiko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, AH-I.2 eremu homogeneoko U.A. 2.11a eta U.A.2.11b unitateei eragiten diena (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1705795