96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arrunten eguna eta ordua aldatzea

2016ko apirilaren 4an Tokiko Gobernu Batzarra sortu zenean erabaki zen ohiko bilerak hileko bigarren asteko ostegunean goizeko 9:00tan egitea.

Ikusirik bilerak asko luzatzen direla, eta kide guztiek ados egonda, 2016ko urriaren 14an Tokiko Gobernu Batzordeak,

ERABAKI DU:

1. Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arrunten eguna eta ordua aldatzea: hileko bigarren asteko ostiralean jaieguna ez bada, eginen direla goizeko 8:30etan lehen deialdian eta ordu bat beranduago bigarrenean.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.

Etxarri Aranatzen, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatesa, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1705280