2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Aldaketa zirkulazioaren ordenantzan. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zirkulazioaren ordenantzako 41. artikulua aldatzeko espedientea.
Jendaurrean paratuko da hogeita hamar egunez iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.
Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.
Azagran, 2017ko apirilaren 18an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1704791