2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2016ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Antzinen, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1612990