96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

13C/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Noaingo Unicarriers Manufacturing Spain, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldata berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Noaingo Unicarriers Manufacturing Spain, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2017ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31005001011982), erregistro honetan sartu zena 2017ko urtarrilaren 16an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko urtarrilaren 2an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Noaingo Unicarriers Manufacturing Spain, S.A. enpresaren Hitzarmen Kolektiboko soldata berrikusteko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1701478