1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 145/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi publikoa onetsi da diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2017-2018 ikasturtean.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 345493.
Lehena.–Onuradunak.
Hezkuntza laguntza behar duten ikasleak hezkuntzako premia bereziengatik, dela desgaitasun fisikoa, intelektuala edo zentzumenezkoa, dela portaeraren arazo larria, dela hezkuntza laguntzako beste premia berariazkoa eta hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta/edo egoera soziokultural ahulean dauden ikasleak, curriculumeko atzerapena dutenak (bi ikasturte edo gehiago).
Bigarrena.–Xedea.
Baliabide ekonomikoak esleitu eta ematea Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzan (azken kasu honetan, eta salbuespenez, Espainiako keinu hizkuntzaren interpreteendako eta mugitzeko desgaitasuna duten ikasleen zaindariendako bakarrik) ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduei, hezkuntza laguntzako premia berariazkoak dituzten ikasleei arreta emateko profesionalak izan ditzaten 2017-2018 ikasturtean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Esteka honetan eskura daitezke:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6829/Ayuda-a-centros-concertados-para-la-asignacion-economica-que-provea-de-profesionales-para-la-atencion-del-alumnado-con-necesidades-educativas-especiales-Curso-2017-2018
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Deialdi honen xedeko diru baliabideen eta giza baliabideen finantzaketa 4.479.877,98 eurokoa izanen da, guztira.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Aipatu ezaugarrietako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskabide orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari zuzendua, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1705584