1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Barneko zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 138/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez diru-laguntzen deialdia onetsi da babes zibilaren arloan kualifikazioa eta jarduera berariazkoa duten boluntarioen elkarteetarako, haien funtzionamenduari laguntzeko, 2017. urtean.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 344810.
Lehena.–Onuradunak.
Babes zibilaren eremuko boluntarioen elkarteak, baldin beren estatutu edo xedeetan aitorturik badute jarduera berariazko bat, bilaketa eta erreskatekoa (kasu batzuetan entrenatutako zakurrak erabiliz, edo sartzeko eta jarduteko zailak diren inguruneetan, esaterako haitzuloetan eta leizeetan), ingurumena babestekoa, mendiko prebentziokoa edo arreta psikologikokoa, eta lankidetzarako hitzarmen bat izenpetu badute Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan. Nafarroako eremu geografikoan jardun beharko dute.
Bigarrena.–Xedea.
Kualifikazioa eta jarduera berariazkoak dituzten elkarteen jarduera ekonomikoki laguntzea, gastu arruntak eta inbertsioak finantzatzen dituzten diru-laguntzen bidez, betiere Babes Zibilerako Zerbitzuaren jarraibideen arabera beharrezkotzat jotzen badira haien funtzionamendurako edo hobekuntzarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Ebazpenaren eranskina.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
70.000,00 euro, honela banaturik: 40.000,00 euro, gastu orokorretarako; 30.000,00 euro, inbertsioen gastuetarako.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Laguntzen eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.
Iragarkiaren kodea: F1705515