96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak martxoaren 6an emandako 158E/2017 Ebazpenarena. Horren bidez, txikizkako merkatari ekintzaileei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onesten da. Ebazpena 2017ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an.

Aipatu ebazpenaren eranskinean, diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak zehazten baititu, akatsak badirela oharturik, bidezkoa da zuzenketa hauek egitea:

4.3 oinarri arautzailean, honela dioen tokian: “...mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera”; honako hau behar du: “...Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2. artikuluan ezarritako definizioaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.”

8.2.1.b) oinarri arautzailean, honela dioen tokian: “Erantzukizunpeko adierazpena, mikroenpresa edo enpresa txiki bat izatearen baldintza betetzeari buruzkoa, betiere mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoari jarraikiz”; honela behar du: “erantzukizunpeko adierazpena, enpresa txiki edo ertaina izateko baldintza betetzen duela, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko 2. artikuluan ezarritako definizioaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz”.

Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1705809