Iragarkia
96. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
145/2017 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, deialdi publikoa onesten da diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko 2017-2018 ikasturtean.
2016ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legeak 30.6 artikuluan ezartzen du hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduek bestelako baliabideak izanen dituztela, behar diren txosten teknikoek finkatzen dutenaren arabera banatuko direnak, Hezkuntza Departamentuak onetsi beharreko deialdi publiko baten bidez. Hortaz, beharrezkoa da 2017-2018ko ikasturtean beharko diren baliabideak esleitzeko deialdia onestea.
Nafarroako Gobernuak, 2017ko martxoaren 15eko Erabakiaren bidez, 3.834.873,32 euroko urte anitzeko gastu bat onetsi zuen, eta 645.004,66 euroko beste bat; hortaz, deialdi honen finantzaketarako, guztira, 4.479.877,98 euro daude.
Hortaz, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena ikusirik, non proposatzen baita 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko beharrezkoak diren giza baliabideak esleitzeko deialdi publikoa onestea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Deialdi publiko bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2017-2018 ikasturtean, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta emateko beharrezkoak diren baliabideak esleitzeko eta emateko, horri esker hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko, I., II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan xedatutakoarekin bat.
2. Deialdi honen xedeko giza eta diru baliabideak finantzatzeko 4.479.877,98 euroko gastua onestea, honela banaturik:
2.1. “Hezkuntza premia berariazkoak. Irakaskuntza pribatuarentzako diru-laguntzak” izeneko 410003-41140-4811-322000 partidaren kargura (kontabilitateko 40000914 espedientea), guztira 3.834.873,32 euro. Horietatik, 1.278.291,11 euro 2017ko aurrekontuaren kargura izanen dira eta, gainerakoa, 2.556.582,21 euro, 2018ko gastuen aurrekontuan izen berarekin gaituko den partidaren kargura.
2.2. “Immigrazioa eta gutxiengo etnikoak. Irakaskuntza pribatuarentzako diru-laguntzak” izeneko 410003-41140-4811-322002 partidaren kargura (kontabilitateko 40000914 espedientea), guztira 645.004,66 euro. Horietatik, 215.001,55 euro 2017ko gastuen aurrekontuaren kargura izanen dira eta, gainerakoa, 430.003,11 euro, 2018ko gastuen aurrekontuan izen berarekin gaituko den partidaren kargura.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Deialdi honen eta beronen oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuan den kontu-hartzaile delegatuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko maiatzaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA
Oinarri arautzaileak
Lehen oinarria.–Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da baliabide ekonomikoak esleitu eta ematea Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzan (azken kasu honetan, eta salbuespenez, Espainiako keinu hizkuntzaren interpreteendako eta mugitzeko desgaitasuna duten ikasleen zaindariendako bakarrik) ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduei, hezkuntza laguntzako premia berariazkoak dituzten ikasleei arreta emateko profesionalak izan ditzaten 2017-2018 ikasturtean.
Ikasle horiek hezkuntza sisteman aurrera egiteko, curriculumaren egokitzea behar dute, eta/edo esku-hartze berariazkoa eta sistematikoa. Horretarako, lankidetza handia behar da irakasle espezialisten edo laguntzako irakasleen eta irakasle tutorearen artean. Behin aniztasunari arreta emateko ohiko neurriak aplikatu ondoren emanen da laguntza hori, ikasleak eskolan integra daitezen; hori helburu, metodologia aktiboak eta elkarri laguntzekoak erabiliko dira, eta antolamendu eredu malguak, oinarrizko gaitasunen garapena ahalbidetuko dutenak (II. eranskina).
Xede horretan ikasle talde hauek sartzen dira:
–Hezkuntza-premia bereziak izateagatik (izan desgaitasun fisikoaren, intelektualaren edo zentzumenezkoaren ondorioz edo izan portaera-arazo larrien ondorioz) edo ikasteko berariazko zailtasunak izateagatik hezkuntza laguntza behar duten ikasleak. Laguntza hori ondoko hauetan ezartzen da: Nafarroako Foru Komunitateko aniztasunari nola erantzun arautzen duen ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 12. artikuluan eta Ikastearen nahasmenduarengatik eta arreta faltagatiko nahasmenduarengatik (hiperaktibatearekin) berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 2. artikuluan.
–III. eranskineko 1. eta 2. tauletan aipatzen diren diagnostiko-kategorietako batekoak izanen dira premia horiek.
–Hezkuntza sisteman berandu sartzen diren eta/edo egoera soziokultural ahulean dauden ikasleak, curriculumeko atzerapena dutenak (bi ikasturte edo gehiago). Nafarroako Foru Komunitateko aniztasunari nola erantzun arautzen duen ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren 23., 26. eta 27. artikuluetan aipatzen diren ikasleak dira.
Deialdi honetan ez dira sartzen Hezkuntza Bereziko ikastetxe itundu berariazkoak, ez eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erdibideko unitateetan/garapenaren nahaste orokorreko unitateetan eta Bigarren Hezkuntzako curriculum bereziko unitateetan diharduten ikasleak ere.
Bigarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea.
1. Aipatu ezaugarrietako ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskabide orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari zuzendua, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 10 egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietan edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.
Ikastetxeen erregistro berezian ikastetxearen titular gisa agertzen denak aurkeztu beharko du eskaera.
Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, ikastetxeek 7 egun naturaleko epea izanen dute eskatzen zaienetik dokumentazioan egindako akatsak zuzentzeko.
2. Erreserban uzten diren baliabideak eskatzeko (eranskin honetako bosgarren oinarrian aipatzen direnak), eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 15ean bukatuko da. Atal honetako 1. puntuan aipatzen den zerbitzu berari zuzenduko zaizkio, leku beretan aurkeztuz.
Hirugarren oinarria.–Eskaerarako aurkeztu beharreko agiriak.
1. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako baliabideak eskatzeko, honako hau aurkeztu behar da:
a) Ikasleen zerrenda, 2017-2018 ikasturterako eskatutako profesional guztien orduak zehaztuta. Eskaera ebazpen honen IV. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa izanen da. Aipatu eranskinean jasotako datuek EDUCA programan daudenak bezalakoak izan behar dute; ikastetxearen ardura izanen da ikasle horien txostenak eta dokumentazioa eguneratuta edukitzea, ikuskatu ahal izateko. Desadostasuna baldin badago, lehentasuna emanen zaie EDUCA programan dauden datuei. EDUCAn agertzen ez diren ikasleak ez dira aintzat hartuko baliabideak banatzeko orduan.
b) Ikasle batentzat baliabideak lehen aldiz eskatzen direnean edo haren diagnostikoan aldaketaren bat dagoenean, hura egoki baloratzeko eta ezagutzeko behar den txosten pedagogikoa aurkeztu beharko da.
Horretarako, VI. eranskinean jasotako eredua erabiliko da eta erantsiko da, hala denean, beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa.
Txosten psikopedagogikoan, proba objektibo estandarizatuen emaitzen bidez egiaztatuko da diagnostikoa.
Txosten klinikoen eta/edo medikoen fotokopia erantsi beharko da, horiek badaude.
c) Balorazio psikopedagogikorako, III. eranskineko 2. taulako kategoria diagnostikoak erabiliko dira, bai eta DSM-IVko DSM-5eko eta CIE 10-ko irizpideak ere. Hizkuntza arloko hezkuntza-premiak dituzten ikasleen kasuan, “Ikastetxe itunduetarako hizkuntzaren txosten eredua” izenekoan (Baliabideak, Entzumen taldeko dokumentuak) jasotako jarraibideei jarraitzen ahalko zaie, ondoko helbide honetan:http://creena.educacion.navarra.es/equipos/auditivos/pdfs/informe_lenguaje_concertados.pdf.
d) Espainiako keinu hizkuntzaren interpretea behar duten ikasleen kasuan, txosten bat aurkeztu beharko da ikasle horiek Espainiako keinu hizkuntza bere inguru sozialean erabiltzen dutela frogatzeko.
2. Egoera ahulean egoteagatik hezkuntzako premia duten ikasleentzako baliabideak eskatuz gero: V. eranskina aurkeztu beharko da.
Laugarren oinarria.–Deialdi hau ebaztean ematen diren baliabideen kudeaketa eta ordainketa.
1. Irakasleen soldatak, antzinatasuna eta karga sozialak Administrazioak ordainduko ditu zuzenean, ordainketa eskuordetuaren bidez, irakasleen eta ikastetxe bakoitzeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe. Horrek ez du inolako lan harremanik sortuko Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. tituluaren arabera.
2. Gainerako giza baliabideen –irakasleez besteko langile osagarrien– soldata, antzinatasuna eta karga sozialak ikastetxeko titularrak ordainduko ditu zuzenean eta Hezkuntza Administrazioak konpentsatuko dio ikastetxeko titularrari bi hilabetez behin egindako ordainketen bitartez. Ikastetxearen titularrak, diru-sarrera horien justifikazio gisa, Hezkuntza Itunen Bulegoan aurkeztuko ditu, irailean, urtarrilean eta maiatzean, irakaskuntzatik kanpoko langile osagarrien lansarien eta Gizarte Segurantzaren ordainketaren frogagiria eta dataren egunean kobrantzak eginak dituztela dioen adierazpena, langile osagarriek sinatua.
3. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza ituna formalizatzeko dokumentuan, non jasotzen baitira Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak elkarrekin dituzten eskubide eta eginbeharrak, klausula gehigarri batean, deialdi honen ebazpenean ikastetxe itundu bakoitzerako onesten diren baliabideak agertuko dira.
4. Deialdi honen bitartez giza baliabideak jaso ahal izateko, ikastetxe itunduek aplikatu egin beharko dituzte Hezkuntza Administrazioaren eta irakaskuntza pribatuko enpresa erakundeen eta sindikatuen artean adostutako neurriak, hain zuzen, ebazpen honen 5. oinarrian aipatzen diren diru-laguntzak eta itunak iraungitzearen ondorioz ukitutako irakasleak eta langile osagarriak birkokatzekoak. Giza baliabidea emanen da baldin eta ikasleak ikastetxean jarraitzen badu eta baliabide horren beharra baldin badago.
Bosgarren oinarria.–Baliabide ekonomikoak.
1. Deialdi honen xederako kreditua, hots, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten edo egoera ahulean dauden ikasleei arreta emateko langileak kontratatzeko, 4.479.877,98 euro izanen da guztira gutxi gorabehera, partida hauen kargura:
1.1. “Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak” izeneko 410003-41140-4811-322000 partida, guztira 3.834.873,32 euro; honela banakatu dira: 1.278.291,11 euro 2017ko aurrekontutik. Gainerakoa, 2.556.582,21 euro, 2018ko gastuen aurrekontuan izen horrekin berarekin prestatzen den partidaren kargura.
1.2. “Immigrazioa eta gutxiengo kulturalak. Irakaskuntza pribatuarentzako diru-laguntzak” izeneko 410003-41140-4811-322002 partida, 645.004,66 euro, honela banatuak: 215.001,55 euro 2017ko aurrekontutik, eta gainerakoa, 430.003,11 euro, 2018ko gastuen aurrekontuan izen horrekin berarekin prestatzen den partidatik.
2. 2017-2018 ikasturterako, hasierako esleipenean, honenbeste laguntza-ordu banatzen ahalko dira gehienez, espezialitateen arabera:
a) Pedagogia Terapeutikoko irakasleen 1.610 ikastordu astean, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleentzat.
b) Entzumena eta Hizkuntzako irakasleen 310 ordu astean, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleentzat.
c) Desgaitasunak dituzten ikasleendako zaintzaileen 510 ordu astean.
d) Espainiako keinu hizkuntzaren Interpretazioko goi mailako teknikarien 5 ordu astean.
e) Egoera soziokultural ahulean dauden eta bi ikasturte edo gehiagoko curriculumeko atzerapena duten ikasleentzako irakasleen 350 ikastordu astean, Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako.
Espezialitate bakoitzerako onartutako orduen kopurua aldatzen ahalko da, betiere gastua esleitutako kopurua baino handiagoa ez bada.
Seigarren oinarria.–Aparteko deialdia.
Ordu kopuru bat erreserban utziko da, bigarren oinarrian eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik irailaren 15era bitarte sortzen diren premia berriei aurre egiteko. Zehazki:
a) 90 ordu astean, Pedagogia Terapeutikoko irakasleek emanak hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleentzat.
b) Entzumena eta Hizkuntzako irakasleen 30 ordu astean.
c) Desgaitasunak dituzten ikasleendako zaintzaileen 40 ordu astean.
d) Espainiako Keinu Hizkuntzaren Interpreteen 5 ordu astean.
e) Laguntzako irakasleen 10 ordu.
Zazpigarren oinarria.–Deialdiaren prozedura, ebazpena eta justifikazioa.
1. Batzorde bat eratuko da baliabideak esleitzeko. Honako hauek osatuko dute:
Batzordeburua:
–Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
Mahaikideak:
–Aniztasunarekiko Arretaren, Orientazioaren eta Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua.
–Hezkuntza Premien Bulegoko burua.
–Inklusio Proiektuetarako bulegoburua.
–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) zuzendaria.
–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko bi profesional, zuzendariak izendatuak.
Idazkaria:
–Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko legelari bat.
2. Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko batzorde tekniko bati eskatuko dio txosten labur bat egin dezala ikastetxe eskatzaile bakoitzari buruz.
Txosten horietan honako hauek jasoko dira:
a) Ikastetxearen identifikazio datuak.
b) Ikasleengan atzemandako premien azterketa eta balorazioa.
c) Ikasleak eskolatzen laguntzeko behar diren giza baliabideen proposamena.
3. Batzorde teknikoaren proposamena kontuan hartu behar da deialdia ebazterakoan.
Aurkeztutako premietarako kalkulatzen diren orduek bosgarren oinarrian gehienez ezarritako ordu kopurua gainditzen badute, ordu horiek hainbanatuko dira ikastetxeen artean.
4. Balorazio prozesua epe arruntean bukatutakoan, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak baliabideen behin-behineko proposamena prestatuko du, eta ikastetxeei jakinaraziko die posta arruntaren bidez, edo telematika bitartez interesdunak helbide elektroniko gaitu bat badu (Posta Zerbitzuari eskatua) eta espresuki eskatzen badu telematika bidez erantzuteko, eskabidean eremu hori markatuta. Proposamenari alegazioak egiten ahalko zaizkio 10 egun balioduneko epean.
5. Epe hori bukaturik, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak erreklamazioen gainean ebatzi eta baliabideak emateko ebazpenaren proposamena Hezkuntzako zuzendari nagusiari igorriko dio; ikastetxe interesdunei ere jakinaraziko zaie eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko da.
6. Aparteko deialdian zehazten diren erreserba-orduak (seigarren oinarria), Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen dira, eskaerak baloratu behar dituen Batzordeak txostena berretsi ondoren, 2017-2018 ikasturtea hasita sortzen diren premia larrien arabera; Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak izendatuko dituen langile teknikoek premia horien gaineko txostena egin beharko dute.
7. Erreserban dauden baliabide horiek agortzen ez badira, behar berririk ez baitago, erreserban mantenduko dira ikasturtea bukatu bitartean sortu daitezkeen beharretarako.
8. Hezkuntza Departamentuak bere webgunean argitaratuko du behin betiko ebazpena, non ikastetxe interesdunek egiten dituzten erreklamazioen ondoriozko aldaketak sartuko baitira, halakorik badago, bai eta erreserba epean emandako baliabide berriak ere. Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
9. Emandako baliabideak nola erabili diren honen bidez justifikatu beharko da:
9.1. Ikastetxeko titularrak, diru-sarrera horiek justifikatzeko, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalean aurkeztuko du, urtarrilean, maiatzean eta irailean, langile osagarriek izenpetutako aitorpen bat, egun horretaraino dagozkion kobrantzak eginak dituztela dioena, baita ikastetxearen ziurtagiri bat ere, azaltzen duena epe horretarako Gizarte Segurantzari dagozkion zenbatekoak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egindako atxikipenak, behar bezala zehazturik, ordaindu direla.
Ikasturtearen hasieran, langile osagarrien kontratuak aurkeztuko dira, Hezkuntza Administrazioak haien soldaten eta antzinatasunaren berri izan dezan.
Beren ikastetxeetan lan egiten duten erlijiosoek, Vatikanoaren eta Espainiako Estatuaren artean sinatutako akordioak direla-eta PFEZa ordaintzetik salbuetsirik badaude, aurreko urteko sozietateen gaineko zergaren aitorpenean zerga horren baliokide diren ordainketen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, eta, hala behar denean, langile autonomoen araubide bereziaren bidez Gizarte Segurantzari eginiko ordainketen agiriak.
9.2. Ikastetxeak behartuta daude 2017ko azaroaren 30 baino lehen informatzera, EDUCA programaren bidez, hezkuntza premia bereziak izateagatik edo egoera ahulean egoteagatik hezkuntza laguntzako premiak dituzten ikasleei arreta emateko orduak nola erabili diren.
II. ERANSKINA
Hezkuntza laguntzako premiak dituzten
ikasleei arreta emateko jarraibideak
Arrazoia edozein dela ere, eskolatze prozesua bitartean hezkuntza laguntzako premia berariazkoren bat duten ikasleei behar bezalako arreta eman behar zaie.
Horrenbestez, antolamenduaren eta pedagogiaren aldetik erabakiak hartu behar dira proposatutako neurriei segimendua egiteko, betiere ikastetxeetan irakasle taldearen koordinazioa bultzatuz eta hezkuntzako inklusioaren printzipioa errespetatuz.
Hezkuntzako etapa guztietan, hezkuntza babestu eta indartzeko neurriak, ahal dela, ikaslearen erreferentziako ikasgelan berean planifikatuko dira. Besteak beste, antolaketa eta metodologia neurri hauek hartuko dira, elkarlana oinarri: talde elkarreragileak, ikasgelan bi irakasle jartzea, berdinen arteko ikaskuntza, lan proiektuak, tailerrak, txokoak,...
Komunikazioaren eta hizkuntzaren arloan beharrak dituzten ikasleekin esku-hartzeko orientazioak;
–Haur Hezkuntzan, Entzumena eta Hizkuntza arloko profesionalek (EH) arreta berezia emanen diete, desgaitasun intelektual, fisiko edo zentzumenezko baten ondorioz, komunikazioaren eta hizkuntzaren arloan hezkuntza premiak dituzten ikasleei. Haur Hezkuntzan, Entzumen eta Hizkuntza arloko profesionalak (EH) eta Pedagogia Terapeutikoko maisu-maistrek, atzerapen edo nahaste latzengatik hezkuntzan eta komunikazioan oztopo larriak dituzten ikasleei lagunduko diete, curriculumean sartzea eragozten dutenean eta ikasteko arazo larriak ekartzen dituztenean.
–Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarte, desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia bereziak izanik mintzamenean eta komunikazioan garapen funtzional bat lortu duten ikasleei dagokienez, mintzamenaren eta idazmenaren arloko premiei arreta ematea, batez ere, Pedagogia Terapeutikoko profesionalen ardura izanen da.
–Irakurmenaren eta idazmenaren nahastearen kasuetan, Lehen Hezkuntzan Entzumena eta Hizkuntza arloko profesionalen eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Pedagogia Terapeutikoko profesionalen esku-hartzearen helburu nagusia irakurri eta idazteko prozesuak birgaitzea izanen da. Nahaste horren ondoriozko beste arlo batzuetan gertatzen diren curriculum atzerapenei heltzeko, ikastetxeak aniztasunari arreta emateko garatzen dituen beste neurri batzuk aplikatuko dira.
–Ahalik eta gazteen hastea lehenetsiko da, eta ikasle berarekin profesional bat baino gehiago ez aritzea, bana-banako arreta beharrezkoa den kasuetan. Arreta hori salbuespenekoa izanen da beti, eta ongi koordinatuta egonen da; ahal den guztietan, ohiko ikasgelan edo talde txikitan lan eginen da.
III. ERANSKINA Laguntzen ahal diren hezkuntza premien taula 1.–Pedagogia Terapeutikoko irakasleen ardurapekoak. |
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA | DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA | DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA |
Hezkuntza premia berezia, honen ondorioz: –Desgaitasun intelektuala. –Garapenaren nahaste orokorra. –CEE (Curriculum Egokitzapen Esanguratsua) duen portaeraren nahaste larria. –Mugimenduaren nahaste moderatua eta larria. –Hipoakusia neurosentsorial bilateral moderatua, larria eta sakona. –Ikusmen eskasia moderatua eta larria, eta itsutasuna. –Askotariko desgaitasuna. –Garapenaren atzerapen globala (soilik Haur Hezkuntzan). –AFN-Ha, bi urtetik gorako Hezkuntza Errefortzurako Planarekin (HEP) | Hezkuntza premia berezia, honen ondorioz: –Desgaitasun intelektual arina, moderatua. –Garapenaren nahaste orokorra. –Portaeraren nahaste larria. –Mugimenduaren nahaste moderatua eta larria. –Hipoakusia neurosentsorial bilateral moderatua, larria eta sakona. –Ikusmen eskasia moderatua eta larria, eta itsutasuna. –Askotariko desgaitasuna. –AFN-Ha, bi urtetik gorako Hezkuntza Errefortzurako Planarekin (HEP) | Curriculumean sartzeko egokitzapena, zentzumenetako edo mugimenduko desgaitasunaren ondoriozko hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleek behar dutena |
2. Entzumen eta Hizkuntzako irakasleen ardurapekoak. |
HAUR HEZKUNTZA | LEHEN HEZKUNTZA |
–Nahaste fonologikoa ahozko hizkuntza (ama hizkuntza) garatzean. –Adierazpen hizkuntzaren nahastea. –Hizkuntza hargarri-adierazgarriaren nahaste mistoa. –Hizketarako arazo larriak, jatorri organikoa dutenak | –Adierazpen hizkuntzaren nahastea. –Hizkuntza hargarri-adierazgarriaren nahaste mistoa. –Irakurmenaren eta idazmenaren nahastea, bi urteko edo gehiagoko HEParekin (Curriculumaren egokitzapen garrantzitsua), LHko hirugarren mailatik aurrera |
–Hizkuntzaren eta/edo komunikazioaren atzerapen edo nahastea, desgaitasun psikiko, entzumenezko edo mugitzekoari lotua. –Hizketarako arazo larriak, jatorri organikoa dutenak | |
IV. ERANSKINA
Hezkutzako premia bereziak dituzten ikasleak.
V. ERANSKINA
Egoera okerrean dauden ikasleak, curriculumeko atzerapen nabarmena dutenak.
VI. ERANSKINA
Ebaluazio psikopedagogikoaren txostena, ikastetxe itunduetan diru-zenbatekoa esleitzeko.
Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.
Iragarkiaren kodea: F1705326
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
