95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

57/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 3koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, honako proiektu honen jendaurreko aldia ebatzi eta behin betiko onesten duena: “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak”.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 10eko 239/2016 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen Belateko eta Almandozko tunela (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektua.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 26ko 276E/2016 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektuari, Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuaren aurretik, Ultzamako eta Baztango udal mugarteetan.

Jendaurreko aldia bukaturik, alegazio bat jaso da. Hona hemen alegazioa eta erantzuna:

–1. alegazioa, María Josefa Obregozo Vergarak aurkeztua.

1.1. Azaltzen duenez, Baztango 2. poligonoko 123. lurzatia (Almandoz) bere jabetzakoa da, eta eskatzen du zuzendu dadila proiektuaren behin-behineko onespenean argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Horri buruzko agiria aurkeztu du.

Erantzuna:

Onetsi da alegatutakoa. Aurkeztutako dokumentazioa eta Nafarroako Lur-ondasunen Erregistro Fiskala ikusirik, ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendu da.

1.2. Adierazten du 16. bidea aldatu egin behar dela, eta ibilbidea Belatebidetik egin behar dela, eta 453G lurzatitik (mendia-zuhaiztia), soroa eta Tabernariko Borda ez ukitzeko.

Erantzuna:

3. Alegatutakoa ezetsi da. Proiektuak ez du Tabernariko Borda eraikina ukituko. Bidearen trazadurari dagokionez, bordarako sarbidea baliatu da, eta behin hura iraganda, sestra-kurba batetik jo da, izan ere topografikoki toki bideragarri bakarra da S-41 zundaketara iristeko. Sarbideei buruz egindako lehenbiziko azterlanean, planteatu zen mendebaldetik doan bidetik sartzea (handik proiektatu da S-40 zundaketarako sarbidea), eta S-41 zundaketara jarraitzea, baina han 70 metroko desnibela dago; hortaz, ezinezkoa zen.

Alegazioen ondorioz ondasun eta eskubideen zerrendan izandako aldaketak eta eraikuntza-proiektuan egindako egokitzapenak direla medio, behin betiko zerrenda ematen da argitara foru agindu honen eranskinean.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak egindako txostenarekin eta proposatu duenarekin bat, eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 1/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Jendaurreko epea ebaztea, azalpen zatian adierazi bezala, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako, proiektu honetan: “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak”.

2. Behin betiko onestea “Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak” proiektua, aurrekontua 1.049.726,12 eurokoa izanik (BEZa kanpo), bai eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Eraikuntza Zerbitzuari (Ukipen eta Balorazioen Bulegoa), Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, alegatzaileei eta Ultzamako eta Baztango udalei, eta haiek premiatzea nork bere udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2017ko apirilaren 3an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

“BELATEKO ETA ALMANDOZKO TUNELAK (EDO GALERIA) BIKOIZTEKO PROIEKTUAREN
AURREKO KANPAINA GEOTEKNIKORAKO SARBIDEEN PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

BIDEEN OKUPAZIOA

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

KATASTROKO DATUAK

Pol.

Lurz.

Laborea

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

31.050001

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

4.048

452

261

83

12A

12B

12F

Larreak

Pinudia

Pinudia

31.0500-02

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

3.197

2.843

1

56F

56G

Larreak

Gaztainadia

31.0500-03

Nafarroako Foru Komunitatea.

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

4.933

1

171

Elkorra

31.0500-04

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

292

993

1

144A

144B

Belardia

Hariztia

31.0500-05

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

212

1

27

Larreak

31.0500-06

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

219

1

91

Iralekua

31.0500-07

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

532

1

90A

Larreak

31.0500-08

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

852

1

89B

Zuhaitzak

31.0500-09

Sarretea Ezponda, Rosalía

243

1

88

Belardia

31.0500-10

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

154

1

155A

Larreak

31.0500-11

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

379

2

29G

Larreak

31.0500-12

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

434

306

1

102B

102C

Hariztia

Iralekua

31.0500-13

Obregozo Bergara, M.ª Josefa

299

2

123

Belardia

31.0500-14

Baztango Udalaren herri-lurrak

Jaime Urrutia karrika, 12 (Elizondo)

2.868

4.205

2

453D

453G

Larreak

Zuhaitzak

31.0500-15

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

1.839

2

535A

Elkorra

31.0500-16

Barraibar Ansalas, José Manuel

497

2

263

Belardia

ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA

31.2362-01

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

53

9

156

Elkorra

31.2362-02

Arraitz-Orkingo Kontzejuaren herri-lurrak

(Arraitz-Orkin)

837

9

162

Pagadia

31.236203

Nafarroako Foru Komunitatea (Sustapena)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

550

9

140

Larreak

31.2362-04

Ultzamako Udalaren herri-lurrak

San Pedro, 8 (Larraintzar)

10.240

22

8B

Pagadia

31.2362-05

Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak)

San Ignazio etorbidea, 3 (Iruña)

48

22

21A

Elkorra

31.2362-06

Goñi Ezcurra, Felisa

1.283

22

9A

Belardia

31.2362-07

Ultzamako Udalaren herri-lurrak

San Pedro, 8 (Larraintzar)

1.985

22

4A

Larreak

TARTEKO PILAKETETARAO OKUPAZIOA

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²)

Katastroko datuak

Pol.

Lurz.

Laborea

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

31.0500-V5-01

Vera Jáuregui, Juan Miguel

5.505

1

28A

Belardia

31.0500-V8-01

Baráibar Ansalas, José Manuel

2.398

2

263

Belardia

ULTZAMAKO UDAL MUGARTEA

31.2362-V4-01

Arraitz-Orkingo herri-lurrak

Asunción kalea, z.g. (Arraitz-Orkin)

1.400

9

91

Larreak

Iragarkiaren kodea: F1704296