95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

U.I. XVIko Z-3 unitatearen xehetasun azterlana (Liceo Monjardín). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko apirilaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-ABR-17 (3/CV).

“Ikusirik Carlos Urzainqui Dominguezek, Aoiz Uno SCren izenean, 2017ko apirilaren 4an aurkezturiko xehetasun azterlana, U.I. XVIko Z-3 unitatearen ingurukoa (Liceo Monjardín), eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2017ko apirilaren 5eko txostena aintzat hartuta, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea U.I. XVIko Z-3 unitatearen xehetasun azterlana, Liceo Monjardín ikastetxean 4 gela gehiago egitekoa eta 2017ko apirilaren 4an Carlos Urzainqui Dominguezek aurkeztua, Aoiz Uno SCren izenean.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.”

Iruñean, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1705131