95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

1. poligonoko 199., 201., 200., 202. eta 443. lurzatien muga eta azaleren aldaketa grafikoa

Oizko Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du:

“Ikusirik emandako obretako lizentziari buruz toki entitate honek tramitatutako administrazio espedientea, 199. eta 201. lurzatien katastroko aldaketa dakarrena eta Oizko 1. poligonoko 443. eta 200. lurzatiak ukitzen dituena.

Kontuan harturik aipatu lizentzia Alkatetzaren 2013ko ekainaren 13ko ebazpenaren bidez eman zela eta obrak lizentziaren arabera egin direla, aldaketa hori katastroan agertzeko agindu da.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduaren (100/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 31. artikuluan ezarritakoarekin bat, Alkatetzaren 2016ko ekainaren 20ko ebazpenaren bidez, katastroa aldatzeko prozedura hasi zen, interesdun guztiak jakinaren gainean jarrita. Ezarritako epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan da.

Horrenbestez, eta behin bete direla Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28. artikuluan eta haren erregelamenduaren 31. artikuluan aurreikusitako tramiteak; aipatutako legezko manuaren arabera esleiturik ditudan eskumenekin bat, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 s) artikuluari dagokionez.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 1. poligonoko 199., 201., 200., 202. eta 203. lurzatien muga eta azaleren aldaketa grafikoa.

Bigarrena.–Aditzera ematea aldaketak ukitutako lurzatien azalerak hauek direla:

LURZATIA

KATASTROAREN ARABERAKO AZALERA

ALDATUTAKO AZALERA

1-199

= 4.905,12 m²

5.078,84 m²

1-200

= 1.495,14 m²

= 1.485,44 m²

1-201

= 1.379,91 m²

= 1.230,06 m²

1-202

= 12.896,19 m²

= 13.050,99 m²

1-443

2.264.98 m²

= 2.246,00 m²

Hirugarrena.–Onestea erantsitako planoa (I. eranskina).

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ezen ebazpen honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Oizen, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Jaime Urroz Telletxea.

I. ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1705024