95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGI

2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko apirilaren 21ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Oieregin, 2017ko apirilaren 26an.–Alkatea, José Nosellas Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: L1705034