95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Lizarragako Kontzejuko Juntak, 2017ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza indargabetzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. b) artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lizarragan, 2017ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Xabier Senar Veiga.

Iragarkiaren kodea: L1705252