95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

12. poligonoko 960. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lekunberriko 12. poligonoko 960. lurzatiaren xehetasun azterlana, Labekoa SL enpresak sustaturik.

Espedientea jendaurrean edukiko da 20 egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lekunberrin, 2017ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1705213