2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
Xabierko Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2017ko aurrekontuan.
Iragarkia 2017ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 3an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea, eta argitara emanen da behar diren ondorioak izan ditzan.
Xabierren, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.
Kreditu berezia.
Gastuen partidak:
PARTIDA | HASIERAKOA (euroak) | IGOERA (euroak) | BEHIN BETIKOA (euroak) |
3. kapitulua.–Finantza-gastuak | 1,00 | 800,00 | 801,00 |
1600 31000 | Berandutze-interesak | 1,00 | 800,00 | 801,00 |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 1.000,00 | 406.719,75 | 407.719,75 |
1600 6200 | Hornidurako eta saneamenduko obrak | 0,00 | 314.366,13 | 314.366,13 |
1650 6200 | Obrak herriko argietan | 0,00 | 92.353,62 | 92.353,62 |
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak | 0,00 | 6.900,00 | 6.900,00 |
1600 91300 | Maileguaren amortizazioa | 0,00 | 6.900,00 | 6.900,00 |
GUZTIRA | 414.419,75 | 548.615,09 |
Finantzaketa:
–Diru-sarreren partiden igoera:
PARTIDA | HASIERAKOA (euroak) | IGOERA (euroak) | BEHIN BETIKOA (euroak) |
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bertze diru-sarrera batzuk | 0,00 | 289.842,45 | 289.842,45 |
75080 | Toki inbertsioen plana: Hornidura eta saneamendua | 0,00 | 223.797,74 | 223.797,74 |
75080 | Toki inbertsioen plana: Herriko argiak | 0,00 | 66.044,71 | 66.044,71 |
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak | 0,00 | 77.757,56 | 77.757,56 |
91100 | Mailegua | 0,00 | 77.757,56 | 77.757,56 |
GUZTIRA | 367.600,01 | 508.695,35 |
–Diruzaintzako gerakina: 46.819,74 euro.
Finantzaketa, guztira: 367.600,01 + 46.819,74 = 414.419,75 euro.
Iragarkiaren kodea: L1705025