95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, animaliak edukitzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa animaliak edukitzeko ordenantzan (2005APOR0003 eta 2011APOR0007 espedienteak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2017ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1705211