95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Fustiñanako udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Iragarki honetan ezarritako epearen barrenean espresuki uko egiten ez bazaio, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Fustiñana. Barrutiaren titularra: Fustiñanako Udala.

Fustiñanan, 2017ko maiatzaren 10ean.–Barrutiko titularra, alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1705712