95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

49. eta 50. artikuluen aldaketa, Ingurumenaren babesa antolatzeari buruzko gobernuko udal ordenantzan (9.ean). Behin betiko onespena

2017ko otsailaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi ziren 49. eta 50. aldaketak Ingurumenaren babesa antolatzeari buruzko gobernuko udal ordenantzan (9.ean). Iragarki hori 2017ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 2an, argitaratu zen –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatutakoaren arabera– eta alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Horren guztiaren ondorioz, eta onartutakoa bete beharrez, onetsitako araudiaren testu osoa argitara ematen da, indarra har dezan.

Lizarran, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

Berdeguneen erabilera

49. artikulua.

Ordenantza honek aipatzen dituen tokiek jabari eta erabilera publikoko ondasunen kalifikazioa izanen dute. Beraz, ezin izanen dira erabilpen-pribatizazioaren xede izan asmo partikularretako ekitaldietan, horien helburu, eduki, ezaugarri eta oinarriak direla eta, beren izaera eta xedearen kaltetan.

Ondoko erabilera hauek onartzen dira: aisialdikoak, kulturalak eta natura zein ingurumena babestu eta zaintzekoak, bai eta ingurumen hezkuntzakoak ere.

50. artikulua.

Interes arrazoiak direla eta, aipatu tokietan ekitaldi publikoak baimentzen direnean, jende gehiagoaren bertaratzeak landare eta hiriko altzarietan kalteak sortu ez ditzan beharrezkoak diren aurreikuspen neurriak hartu beharko dira. Edozein modura, baimen horiek garaiz eskatu beharko dira beharrezkoak diren aurre-neurriak hartu ahal izateko.

Baimendu ahalko dira solairu bakarreko eraikinak, onar daitezkeen erabilerarako eta horiei dagozkien erabilera osagarrietarako, betiere ekipamendu publikoetarako eraikinetan bada. Eraikin horien azalera ezin da dagokien eremu librearen %2koa baino handiagoa izan. Eraikinek baldintza hauek bete beharko dituzte gutxienez:

–Azalera osoa ezin izanen da eraikin bakar batean elkartu, 300 metro koadroko baino gehiagokoa bada, hori baita eraikitzeko gehieneko azalera. Aipatutako gehienekoa baino azalera gehiago behar izanez gero, gutxienez 30 metroko tartea izan behar da eraikinen artean eta sortuko diren tarte horiek berdeguneak izan behar dira.

–Eraikin hauen gehieneko altuera 4 metrokoa izanen da, teilatu-hegaletako kota gorenaraino, talaiak, dorreak, begiratokiak edo beharrezkoak izan daitezkeen edozein behatokiak salbu.

Iragarkiaren kodea: L1705167