95. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Gazolazko 3. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2017ko apirilaren 28ko 142/2017 Ebazpenaren bidez, xedatu du hirigintza antolamenduko tresna hau hasiera batean onestea:

–Sustatzailea: Jonatán Ormaechea Lejarreta.

–Proiektua: xehetasun azterlana.

–Esparrua: katastroko 3. poligonoko 45. lurzatia, Gazolatzen.

–Prestatze data: 2017ko otsaila.

–Teknikari prestatzailea: Alai Zarranz Oliveró (arkitektoa).

–Xedea: egungo eraikinak zehazten dituen lerrokadurak aldatzea, eraikin hori zati batean eraisteko eta bertan eraikitzeko. Zehazki, fatxada nagusia atzera eramanen da eremu publikoko espaloien sekzioa handitzeko, betiere alboetako eta atzeko fatxadak dauden bezala utziz aipatu atzera eramate horrek izan dezakeen eragina kenduta.

–Txostenak: onespenaren aldekoak.

–Prozedura: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21-1-j artikulua eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikulua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Gazolatzen, 2017ko apirilaren 28an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1705168