94. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Gobernu Batzarreko kide eta alkateorde izendatzea

Alkatetzaren 4/2017 dekretua, apirilaren 25ekoa.

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 4/2017 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Udal honen osoko bilkura 2015eko ekainaren 13ko bilkura berezian eratu zen, maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, eta Alkatetza honi dagokion egitekoa beteaz, 2015eko ekainaren 15eko Alkatetzaren 10. Dekretuaren bidez, Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatu ziren.

Kontuan harturik Alkatetzaren Dekretu berean Carlos Moreno Gil bosgarren alkateorde izendatu zela, Unión del Pueblo Navarro (UPN) udal taldeko ordezkari gisa.

Kontuan harturik Moreno jaunak 2017ko apirilaren 21ean Udaleko zinegotzi izateari uko egin diola (Osoko Bilkurak aurtengo maiatzaren 2an izanen du horren berri).

Kontuan harturik 2017ko apirilaren 24an UPNko udal taldeak idazki bat aurkeztu zuela Natalia Castro Lizar aipatu taldeko ordezkari izendatuz Tokiko Gobernu Batzarrean.

Ahalmen horiek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa.–Natalia Castro Lizar Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea (Carlos Moreno Gil ordezkatuz) Unión del Pueblo Navarro udal taldeko ordezkari gisa.

Bigarrena.–Castro andrea Tuterako Udalaren bosgarren alkateorde izendatzea (Moreno jauna zegoen ordena berean).

Hirugarrena.–Eraginik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, izendapen honi dagokionez lehenago emandako xedapen guztiak.

Laugarrena.–Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, egiten duten lehen bilkuran; Castro andreari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.”

Tuteran, 2017ko apirilaren 25ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1705023