94. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela, Santakarako Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko dermioak Santakaran: udal-mugarte guztia, legez eta erregelamenduz kanpoan gelditzen direnak izan ezik (biziguneak eta bizitegirako edo industriarako erabiltzen diren lursailak), ureztalur zaharreko lurzati partikularrak eta Baiunga eta Soto López parajeak, kartografian agertzen denaren arabera.

Santakaran, 2017ko apirilaren 24an.–Barrutiko titularra, Jesús Luis Caparroso Ruiz, Santakarako alkatea.

Iragarkiaren kodea: L1705683