94. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalaren enpresa publikoaren Memoria eta Estatutuak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2017ko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onartzea aipatu enpresa publikoaren Memoria eta Estatutuak.

Halaber erabaki zuen akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea 30 egun naturaletan jendaurrean egon dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2017ko maiatzaren 11n. Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1705777