94. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Landazain izateko lan-poltsa eratzeko deialdia. Epaimahaiaren osaera aldatzea

Alkateak honako ebazpen hau eman zuen, 2017ko apirilaren 27an:

Lehenengoa.–Epaimahaiaren osaera aldatzea, epaimahaikoen kopurua murriztuz, ondoko bost hauek izateko:

Epaimahaiburua: Delia Linzoain Pinillos, Alesbesko alkatea.

Ordezko epaimahaiburua: behar izanez gero izendatuko dena.

Epaimahaikidea: Elena Baeza Oliva, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.

Epaimahaikidea: José Luis Mendivil Ochoa, Brigadako buru koordinatzailea.

Ordezko epaimahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.

Epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual, Alesbesko Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.

Epaimahaikide-idazkaria: Francesca Ferrer Gea, Alesbesko Udaleko idazkaria.

Ordezko epaimahaikide-idazkaria: behar izanez gero izendatuko dena.

Alkatetzaren apirilaren 26ko 2017/179 ebazpenaren bidez, Elena Baeza Oliva (Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Ataleko burua) izendatu da epaimahaikide, landazain izateko oposizio-lehiaketaren hautaprobetarako, Foresna-Zurgaiako teknikari den Juan Miguel Villarroelen ordez.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein Udalaren web orrian argitaratzeko agintzea, eta ebazpenaren berri ematea Tokiko Gobernuaren Batzarrari eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Alesbesen, 2017ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1705115