94. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2012-P-1127

Ebroko Ur Konfederazioak 2017ko martxoaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, José Miguel Galipienzo Arcosi ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, hondeatze-idoi batetik ura hartzeko, Queiles ibaiaren arroan, (90126), ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Aguelas alderdian, Cascanteko udal mugapeko 5. poligonoko 777. lurzatian (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 500 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (uztaila) 0,037 l/s-koa izanen da. Aipatutako udal mugapean bertan, 5. poligonoko 122. eta 777. lurzatietan 0,08 hektarea ureztatzeko erabiliko da ura. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2017ko martxoaren 30ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1705056