94. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko polizien 37 lanpostu lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foruzaingoko polizien 37 lanpostu lehiaketa berariazkoaren edo lehiaketaren bidez betetzeko prozeduran, Ignacio Vicondoa Álvarez jaunak, Juan Manuel Zabalza Erviti jaunak (Asociación Policía Foral sindikatua ordezkatuz) eta Francisco Javier Tarazona Lizarralde jaunak (Central Sindical Independiente y de Funcionarios sindikatua ordezkatuz) gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Barneko zuzendari nagusiak deialdi hori onesteko otsailaren 1ean emandako 51/2017 Ebazpenaren aurka (2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 21ean).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1705590