2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2017ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aguilar Kodesen, 2017ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1705007