2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cadreitako, Valtierrako, Milagroko, Arguedasko eta Alesbesko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2017ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, 2017ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, María Asunción Navarro Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1704994