93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Udal Plan Orokorreko UE-1 exekuzio unitatearen
birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2017ko apirilaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorreko UE-1 (lehen UE-4M) exekuzio unitatearen 2006/10/2ko birzatiketa proiektuaren aldaketa. Honek oinarri gisa hartzen ditu aipatu unitateko lurzatien inguruko hirigintza hitzarmena, Construcciones Garbayo y Chivitek eta Esako Udalak 2004ko abenduaren 27an sinatua, eta horren aldaketa, 2017ko martxoaren 31koa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 149. artikuluan eta hurrengoetan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2017ko apirilaren 26an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1705038