2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Goranzko doiketak, 2017ra luzatutako 2016ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2017ra luzatutako 2016ko aurrekontuan egin goranzko doiketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2017ko martxoaren 28ko osoko bilkuran onetsi zen eta 2017ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, goranzko doiketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Vianan, 2017ko maiatzaren 9an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.
ERANSKINA
GASTUAK:
VI. kapitulua: 125.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
Aurrekontu luzatuaren soberakina: 125.000,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1705669