93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2016/2017 denboraldian (urria-maiatza) kirol irakaskuntzako eskolak antolatu dituzten Nafarroako kirol federazioendako eta Iruñeko kirol klubendako diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 345520.

Deialdi honen xedea da deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz; hori hasiera batez onetsi zen Udalak 2005eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, eta behin betikoa bihurtu da, ez baita erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Diru-laguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

A.–Deialdia egin duen entitatea:

1. Deialdia egin duen Administrazioa: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzigo delegatua

3. Alor kudeatzailea: Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra

4. Instrukzio organoa: diru-laguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

deialdiaren xedea da diru-laguntzak ematea 2016/2017 denboraldian (urria-maiatza) kirol irakaskuntzako eskolak antolatu dituzten Nafarroako kirol federazioei eta Iruñeko kirol klubei.

2. Deialdiaren helburua: deialdiaren helburua da hiriko kirol federazioek eta klubek kirol irakaskuntzako eskolak antolatzea sustatu eta bultzatzea.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1705635