93. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66E/2017 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Irurtzungo udal-mugartean aluminioa galdatu eta estrusionatzen duen instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena. Instalazioaren titularra Sapa Extrusión Navarra SL da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 30eko 886/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 483E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua.

2016ko abenduaren 16an, titularrak eskatu zuen Ingurumen baimen integratuan sartutako baldintzak aldatzeko, zehazki, Ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko sortutako hondakinen zerrendan LER 160213* eta 150110* kodeko bi hondakin berri sartzea, bazter utzitako ekipamenduei eta ontzi kutsatuei dagozkienak hurrenez hurren.

Ingurumen Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du onargarria dela; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta eskura dauden teknika onenen aplikazioarekin.

Bestalde, 2015ean sortutako hondakinen datuei begiratuta eta 2016an egindako ikuskapenaren txostenean baloratutakoaren arabera, bidezkoa da LER kodea aldatzea aluminio zepen hondakinarentzat. Honako kode hau erabiliko da: 100315* Apar sukoiak edo, ura ukitzean, gas sukoien kantitate arriskutsuak igortzen dituztenak, honako kode honen ordez: 100308* Produkzio sekundarioaren gatz zepak, uste baita hobeki doitzen zaiola instalazioan sortzen den hondakinari.

Era berean, hondakin bat sortzen da: gas isurietatik datozen partikulena; horiek urtzeko labean sortzen dira, atmosferara isurtzeko fokuen mahuka-iragazkian. Aipatu hondakinari ondoko kodea dagokio sortutako hondakinen zerrendan: LER 100319* Partikulak, gas isurietatik datozenak, substantzia arriskutsuak dauzkatenak.

Azkenik, eta 2015ean sortutako hondakinen datuen arabera, ondoko hauek dira instalazioak ohikotasunez sortzen dituen hondakinak:

–Disolbagarriak, kodea: LER 140603*.

–Aerosolak, kodea: LER 160504*.

Bidezkotzat jo da aipatu hondakinak sortutako hondakinen zerrendan sartzea.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Irurtzungo udal-mugartean aluminioa galdatu eta estrusionatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari Ingurumen baimen integratua eman, eguneratu eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Sapa Extrusion Navarra SL da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Sapa Extrusión Navarra SLri eta Irurtzungo Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1703887