2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2017 aldaketa
Kreditu berezia:
9200 6410000.–Web-orriaren eguneraketa: 7.200,00 euro.
9200 6260001.–Udaleko telefonogunean esku-hartzea: 4.500,00 euro.
32320 6260001.–San Migueleko telefonogunean esku-hartzea: 2.750,00 euro.
32321 6260001.–Auzalarko telefonogunean esku-hartzea: 2.250,00 euro.
3331 6260001.–Gizarte-etxeko telefonogunean esku-hartzea: 1.690,00 euro.
9200 6260002.–Udaletxeko funtzio anitzeko ekipoa: 6.000,00 euro.
3331 6260002.–Gizarte-etxeko funtzio anitzeko ekipoa: 6.000,00 euro.
32320 21200.–Ostadarreko kontserb. eta konpon.: 1.200,00 euro.
Guztira: 24.390,00 euro.
Finantzaketa:
87000.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 24.390,00 euro.
Orkoienen, 2017ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1704929